Jardunaldi honek lurralde arteko lankidetza eta herrietan bizi direnen protagonismoa indartzen ditu, etorkizun jasangarriagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzea helburu hartuta
Castejóngo Museoak Nafarroako landa-eremuetako biztanle berriei buruzko jardunaldia hartu du gaur, RuralNav – Erronka demografikoari eta despopulazioari aurre egiteko Landa Berrikuntzako Programaren barnean antolatuta, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez Lurralde Kohesioko Departamentuak finantzatuta.
Jardunaldi horretan Nafarroako lau Tokiko Ekintza Taldeek parte hartuta:
EDER Partzuergoa, TEDER, Erdialdea eta Cederna Garalur Elkartea. Hitzorduak 25 pertsona bildu zituen; besteak beste, teknikariak, erakundeetako ordezkariak, tokierakundeak, gizarte-eragileak eta lau Tokiko Ekintza Taldeak.
Jesús María Rodríguezek, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, jardunaldi honen garrantzia nabarmendu du; izan ere, baliagarria da “Nafarroako Gobernuaren eta Tokiko Ekintza Taldeen arteko agenda partekatu bat sendotzeko; horretan, lurraldeen arteko lankidetza eta herrietan bizi direnen protagonismoa oinarri izango dira etorkizun jasangarriagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko”.
Proiektuaren barnean sortutako aliantza hori nabarmentzeaz gain, Rodriguezek Tokiko Ekintza Taldeei berritzaileak izateko eskatu die, landa-eremuei, haien bizi-kalitateari, natura-inguruneari, kulturari eta etorkizuneko proiektuak sortzeko gaitasunari buruzko balio-kontakizun bat eraiki dezaten.
Jardunaldia
Jardunaldia RuralNav proiektuaren ekintza bateratuen barnean dago, eta biziproiektuaklantzeko herrietara datozen eta horietan finkatzen diren pertsonei buruzko eztabaida eta hausnarketa gune bat sortu nahi izan du, lurraldeen demografia-, gizarteeta ekonomia-bizitasunari egiten dioten ekarpenari balioa emanez.
Bilera Castejóngo alkate Noelia Guerraren eta Jesus Mariaren ongietorri instituzionalarekin hasi da. Biek ala biek azpimarratu dute instituzioek pertsona berriei harrera egitearekin eta Nafarroako udalerriak biziberritzearekin duten konpromisoa.
Sandra Calvok, lau Tokiko Ekintza Taldeen baterako ekintza hau koordinatzen duen EDER Partzuergoaren kudeatzaileak, biztanle berri horiek nor diren ezagutzearen eta definitzearen garrantzia eta erronka nabarmendu ditu, eta lurralde bakoitzean elkarrekin bizi diren profilen, intentsitateen eta egoeren aniztasuna azpimarratu du.
Tokiko Ekintza Taldeek aurkeztutako berariazko esperientzietan eta ekintzetan ikusi ahal izan denez, aniztasun horrek lurraldebakoitzaren errealitatera egokitutako ikuspegiak eskatzen ditu, iritsi berriak hartzeko eta bertan errotzeko prozesuak errazte aldera.
Programak ponentzia espezializatuak izan ditu, eta nabarmentzekoa da baterako ekintza horren laguntza teknikoaren -Polymathia-Humaro- esku-hartzea. Laguntza tekniko horrek hausnarketa bateratu horren ondoriozko aurrerapenak aurkeztu ditu lau lurraldeetan (zeinean 25 pertsona baino gehiagok parte hartu duten), zeina funtsezko eragileekin egindako datu eskuragarrien, elkarrizketen eta focus group-en analisian oinarrituta egon den. Esku-hartze hori hainbat adituren ikuspegiarekin osatu da: María
Jesús Rivera (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Luis Camarero (UHUN), kasurako.
Horiek beren ikuspegia eman zuten landa-lurraldeetara biztanle berriak etortzeari eta bertan sustraitzeari lotutako erronkei eta aukerei buruz.
Hitzaldiekin batera, dinamika parte-hartzaileak eta networking-espazioak egon dira, eta bertaratutakoen artean ideiak trukatzen eta sinergiak sortzen lagundu dute. Bukatzeko, parte-hartzaileek Castejóngo Trenbidearen Museora bisita gidatua egin dute,
jardunaldiaren eta toki-ondarearen arteko lotura indartuz, horrela.
Emaitzak eta eragina:
Jardunaldi honekin, RuralNav programak erakundeen eta Tokiko Ekintza Taldeen arteko lankidetza-estrategia sendotzen du, erronka demografikoari eta despopulazioari heltzeko; horretarako, tresnak eta ezagutzak ematen ditu, Nafarroako landalurraldeetan biztanle-profilei harrera nola egin eta horiek nola finkatu jakiteko.
Izaera
berritzaile nabarmena duen ekintza horri esker lurralde bakoitzera egokitutako politiketan eta programetan aurrera egiteko profilak, beharrak eta aukerak identifikatzen ari da, herri biziak, inklusiboak eta jasangarriak sustatzeko.
Informazio osagarria/estekak:
RuralNav proiektua: https://ruralnav.es/


